Lehen Sorospenak ikastetxeetan

6 urtetik 18 urtera arte

DYA Gipuzkoan 50 urte baino gehiago daramatzagu herritarrak larrialdi baten aurrean nola jokatu prestatzen. Esperientzia horrek funtsezko zerbait erakutsi digu: zenbat eta lehenago eskuratu ezagutza horiek, orduan eta naturalagoak eta eraginkorragoak dira.
Horregatik, lehen sorospenetako eta susperketako hezkuntza-programak eskaintzen ditugu 6 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat, etapa bakoitzera egokitutako edukiekin, metodologia praktikoarekin eta prebentzioaren ikuspegi argiarekin.

Zuzendaritza-taldeekin, irakasleekin eta familiekin koordinatuta lan egiten dugu, ikastetxearen dinamikan integratzeko eta laguntzen ikastea erraza, erabilgarria eta eskola-bizitzaren zati naturala izan dadin.

Bisitzak salbatzen ikasi, pausoz pauso

  • 6 urtetik aurrera: larrialdi bat antzeman eta laguntza eskatu.
  • Lehen Hezkuntza: larrialdi egoera bat identifikatu, 112ra deitu, susperketarako oinarrizko teknikak.
  • Bigarren Hezkuntza: oinarrizko lehen sorospenak, ohiko larrialdien aurrean jardutea eta bizitza osasungarri baterako prebentzioa.

Txikienek ere laguntzen ikas dezaketelako.

Formakuntza praktikoa, erabilgarria eta egokitua

  • Adin bakoitzari egokitutako edukiak eta materialak.
  • Metodologia praktikoa eta parte-hartzailea.
  • Lehen sorospenetan oinarritutako formakuntza, prebentzioaren ikuspegiarekin.
  • Istripuen prebenzioa, ohitura osasungarriak eta eguneroko arriskuak.

Ikastetxearen neurrira diseinatutako programak

  • Eguna eta ordutegia
  • Hizkuntza
  • Iraupena
  • Gai-zerrenda

6 arrazoi Lehen Sorospenak ikasteko.

Formakuntza hau zure ikastetxera eraman nahi duzu?

Zuzendaritza-taldeko, irakasle-taldeko, guraso-elkarteko edo familiako kide bazara, inprimakiaren bidez eska dezakezu informazioa.

Gehienez ere 2 eguneko epean jarriko gara zurekin harremanetan (gogoratu spam karpeta ere berrikusi behar dela).

Harremanetan jarri




    Sartu hurrengo kodea: captcha

    DYA Gipuzkoa
    Pribatutasun laburpena

    Webgune honek cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieen informazioa zure nabigatzailean gordetzen da eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola, gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari webguneko zein atal dituzun interesgarrien eta erabilgarrien ulertzen laguntzea.