Eztarri-trabatzearen aurkako Astea
Nola jokatu ikasteak bizitzak salba ditzake
Gainean ditugu Gabonak, familia-topaketak, bazkariak, afariak eta mahai inguruko ospakizunak egiteko garaia. Egun horietan une asko partekatzen ditugu janariaren inguruan, eta, hain zuzen ere, eztarri-trabatzea izateko arriskua handitu egiten da. Zenbait elikagai, hala nola mahatsak, fruitu lehorrak, turroia edo garai honetako beste produktu tipiko batzuk, arriskutsu bihur daitezke behar bezala murtxikatzen edo irensten ez badira.
Edozein unetan eta edozein pertsonari gerta dakioke eztarri-trabatzea, adina edozein dela ere. Askotan egoera horiek berez konpontzen badira ere, beste batzuetan larrialdi bihur daitezke segundo gutxiren barruan.
Eztarri-trabatze larri baten aurrean, funtsezkoa da nola jokatu jakitea eta azkar egitea. Segundo bakoitzak balio du! Esku-hartze egoki eta azkar batek ondorio oso larriak saihets ditzake, baita bizitza bat salbatu ere. Hala ere, beldurrak, urduritasunak edo ezjakintasunak horrelako egoera baten aurrean zer egin ez jakitea eragin dezakete.
Horregatik, prebentzioa eta formakuntza gure tresnarik onenak direla uste dugu. Ez da arriskua dagoela jakitea bakarrik, arriskua antzematen, prebenitzen eta, batez ere, gertatuz gero zer egin ikastea da kontua. Hori dela eta, DYA Gipuzkoak kanpaina bat egingo du abenduko bigarren astean.
Zertan datza kanpainak?
Eztarri-trabatzearen Aurkako Astea herritar guztiei irekitako sentsibilizazio- eta formakuntza-ekimena da.
Abenduko bigarren astean, ordubeteko lau tailer praktiko antolatuko dira, eta interesa duen edonork parte hartu ahalko du, DOAN.
Tailer hauetan honako hau ikasiko dugu:
- Arrisku-egoerak identifikatzen eta eztarri-trabatzeak prebenitzen.
- Eztarri-trabatze baten aurrean noiz gauden antzematen eta haren larritasuna bereizten.
- Eztarria trabatzen ari zaion pertsona baten aurrean jokatzen.
- Airebideak libratzeko maniobra egokiak ezagutzen eta praktikatzen.
Ezagutza horiek ahalik eta pertsona gehienengana iristea nahi dugu, gutako edozein egon baitaiteke egunen batean larrialdi-egoera baten aurrean. Eta une horretan, zer egin jakiteak erabakigarria izan daiteke.
Gabon hauetan, une onak partekatzeaz gain, askoz garrantzitsuagoa den zerbait eskaini nahi dugu:
bizitzak salba ditzaketen ezagutzak.
Tailerrak gure Formazio eta Boluntariotza Gunean izango dira (Baratzategi 10, behea, Donostia), egun eta ordutegi hauetan:
- Abenduaren 9an, 10ean eta 11n, 18:00etatik 19:00etara.
- Abenduaren 12an, 10:00etatik 11:00etara.
Apunta zaitez
Parte hartu nahi duen orok aldez aurretik izena eman beharko du, 943 46 46 22 telefonora deituz, irakaskuntza.eskola@DYAgipuzkoa.com helbidera idatziz edo gure webguneko formularioaren bidez.
2 laneguneko epean zurekin harremanetan jarriko gara. Emaila jasotzen ez baduzu, spam karpeta begiratu edo 943 46 46 22 zenbakira deitu.
Harremanetan jarri
Formulario honen bidez idatz iezaguzu, laster erantzungo dizugu.
Gure tailerretako batera etortzeko aukerarik ez baduzu, gure bideoa ere ikus dezakezu; bertan, pausoz pauso azaltzen dugu guztia.
Bilatu
Azken berriak
- Eztarri-trabatzearen aurkako Astea
- Behobia-San Sebastian lasterketan segurtasunez aritzeko hainbat aholku
- Eskola hasi da!!
- San Juan gau magikoan, arriskurik gabe ospatzeko aholkuak
- Kontuz eguzkiarekin
- Lehen Sorospenak ikastetxeetan
- Ziztadak udan
- 2025eko jarduera zifrak
- Prebentzio eta Lehen Sorospenetako Bideo Praktikoak
- GazteDYA udako jardunaldi irekiak(euskaraz)