GazteDYA udako jardunaldi irekiak(euskaraz)
Aurten ere GazteDYAk, DYAko gazteen arloak, 15 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako DOAKO programa bat prestatu du eta Elkarteak egiten dituen lanekin lotutako jarduerekin aste oso bat (astelehenetik ostiralera, biak barne) proposatzea da bere helburu nagusia. DYAko ateak ireki nahi zaizkie, bere jardunbideetan aktiboki parte hartu dezaten, eta prebentzio eta segurtasunaren inguruko ezagutzak lortuko dituzten egitasmo batean inplikatzeko aukera eman nahi zaie. Beti testuinguru ludiko batean eta adin bereko gazteekin batera.
Programa hau 2025eko ekainean (23ko eta 30eko asteak), uztailean (7ko eta 14ko asteak) eta abuztuan (4ko eta 18ko asteak) burutuko da, eta partaide bakoitzak jarduera honetan udako zein astetan parte hartu nahi duen aukeratu beharko du.
HELBURUAK
Aste batez DYAko boluntarioek egiten duten lana ezagutzeko aukera ematea, eta horrela modu atsegin eta dibertigarri batean errealitate sozialarekin zuzenean harremanetan jarri ahal izatea. Gainera, benetan beharrezkoak diren osasun ezaguera eta istripuen prebentzioei buruzko ezagueretaz jabetu, eta boluntario izatea aisialdirako aukera oso aberasgarria dela deskubritu.
JARDUERAK
Bost egunetan zehar, eta 12 pertsonetako taldeetan, partaideek honako jarduera hauek egingo dituzte:
– Sorospen eta lehen sorospenetako eta zailtasunen bat duten pertsonei laguntza emateko tekniken oinarrizko praktikak.
– DYAk erabiltzen dituen baliabide eta bitartekoak, bere jarduera eremuak eta boluntarioek dituzten zereginak ezagutzea.
– Mendiko erreskate praktikak.
Egun bakoitzeko aktibitateak 09:00etatik 14:00etara egingo dira, DYAko begiraleek gainbegiratuta, eta hamaiketakoa ere egingo da.
Inskripzioa
Informazio gehiago lortzeko edo izena emateko nahikoa da 943 46 46 22 telefono zenbakira deitzea (edozein ordutan), edo email bat bidaltzea aisialdia@DYAgipuzkoa.com helbidera, izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa eta aukeratutako astea adieraziz.
Eskaera guztiak jaso ondoren, Elkarteak taldeak osatuko ditu eta hautagai bakoitzari jakinaraziko dio egokitu zaion lan-taldea. Plaza kopuru mugatua dugunez, 50 €-ko fidantza ordaindu behar da erreserba egitean. Zenbateko hori astearen amaieran itzuliko da, betiere jardueretan parte hartu bada edo asistentzia eza justifikatu bada.


