Bihotz Biriketako Suspertzeari (BBS) buruzko doako tailer honen bidez, bihotz biriken geldialdi baten aurrean nola jokatu ikasiko duzu, baita kanpoko desfibrilagailu erdi-automatiko bat (KDA) modu seguru eta eraginkorrean erabiltzen ere.
Ez duzu aldez aurreko osasun prestakuntzarik behar: jarduera edozein pertsonari irekita dago, adina edo aldez aurreko ezagutzak edozein direla ere.
Larrialdi batean jardun eta bizitzak salbatzeko prestakuntza praktikoa da.
Hurrengo tailerra Zarautzen izango da irailaren 18an, 18:00etatik 20:00etara.
Jarduera hau DYAko Zarauzko ordezkaritzan izango da, Iturribidea 12-13n.
Formazio honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, formularioa bete eta ikastaroaren edukiak, datak eta izen-emateari buruzko zehaztasun guztiak posta elektronikoz jasoko dituzu lanegun bateko epean.
Ez baduzu jasotzen, spam karpeta begiratu edo 943 46 46 22 telefonora deitu.

