Gipuzkoan emango den lehen sorospenei buruzko ikastaro hau 30 ordukoa da, eta 15 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, larrialdietan jarduteko prestakuntza osoa jaso nahi dutenenei, aldez aurreko ezagutzarik behar izan gabe.
DYA Gipuzkoaren aurrez aurreko prestakuntza honetan, egoera kritikoak identifikatzen eta segurtasunez esku hartzen ikasiko duzu, honako teknika hauen bidez: bihotz-biriketako suspertzea (BBS), desfibrilagailuaren erabilera (KDA), istripuei arreta ematea, odoljarioak, traumatismoak, immobilizazioak eta bestelako larrialdi medikoak.
Larrialdietan esperientzia duten osasun-langileek eta irakasleek emandako prestakuntza praktikoa da. Prozesu osoan lagunduko dizu, konfiantza eta jarduteko benetako trebetasunak eskura ditzazun.
Ikastaroa amaitzean, aprobetxamendu ziurtagiri bat eta etorkizuneko egoeretarako erreferentzia eskuliburu bat lortuko dituzu.
Laguntzen jakitea ere ikasi egiten delako.
- Lekua: DYAko Formazio eta Boluntariotza Zentroa (Baratzategi, 10 behea – Donostia).
- Datak: ekainaren 22tik uztaiaren 3a, astelehenetik ostiralera
- Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
- Talde mugatua.
Formazio honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, formularioa bete eta ikastaroaren edukiak, datak eta izen-emateari buruzko zehaztasun guztiak posta elektronikoz jasoko dituzu lanegun bateko epean.
Ez baduzu jasotzen, spam karpeta begiratu edo 943 46 46 22 telefonora deitu.

