Gipuzkoan emango den lehen sorospenei buruzko ikastaro teoriko-praktiko hau 10 ordukoa da, eta larrialdi baten aurrean jarduten ikasi nahi duten pertsonei zuzenduta dago. DYAren aurrez aurreko prestakuntza honen bidez, suspertze teknikak ikasiko dituzu, baita arrisku egoera nagusien aurrean nola jardun ere, osasun zerbitzuak iritsi arte: odoljarioak, erredurak, hausturak edo eztarriak trabatzea.
Larrialdietan esperientzia duten langileek emandako prestakuntza praktikoa.
- Lekua: DYA Prestakuntza eta Boluntariotza Zentroa (Baratzategi, 10 behea – Donostia).
- Datak: uztailaren 6tik 10era, astelehenetik ostiralera.
- Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara.
- Plaza mugatuak.
Formazio honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, formularioa bete eta ikastaroaren edukiak, datak eta izen-emateari buruzko zehaztasun guztiak posta elektronikoz jasoko dituzu lanegun bateko epean.
Ez baduzu jasotzen, spam karpeta begiratu edo 943 46 46 22 telefonora deitu.

