ZER da Puntu Programa?

DYA Gipuzkoaren Puntu Programa urtean zehar Elkartearekin lotura handiagoa duten bazkide aktiboak saritzeko sortutako sistema da.

Bere mekanika oso sinplea da: zerbitzu orduak Zentralean zenbatzen dira, eta urtero puntu bihurtzen dira. Zenbaketa 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte izango da. Ondoren, lortutako puntuak katalogo honen artikuluengatik truka daitezke.

NOLA zenbatzen dira puntuak?

Zerbitzu-orduak puntu bihurtzerakoan, ordu guztiek balio bera dute, egindako lana edozein dela ere. Ondorengo taulan ikus dezakezu:

Puntuak eskuratzeko beste bi kontzeptu ere badaude: merituak eta atzinatasuna.

Merituak, Elkartean ardura karguren bat duten bazkideei ondorengo taularen arabera ezartzen zaizkie:

Antzinatasuna, jarduera bakoitzean lorturiko puntuei urte bakoitzeko aparteko %5a** aplikatuz saritzen da. Horrek esan nahi du, epealdi osoan zerbitzu ordurik egin ez duen bazkideari ez zaiola puntu gehigarririk batuko, duen antzinatasuna duela, eta aldiz, DYAn 5 urte daramatzan bazkide batek 100 ordu egin baditu, adibidez, aparteko 25 puntu lortuko ditu.

ZER egin behar dut nire opariak eskuratzeko?

Zure opariak aukeratu ostean, 2026ko maiatzaren 17a baino lehen zure eskaria helarazi behar diguzu. Horretarako, nahikoa da puntuak@DYAgipuzkoa.com helbidera e-mail bat bidaltzea zer aukeratu duzun adieraziz. Era berean 943 46 46 22ra dei dezakezu.

Maiatzaren 17rako zure eskaerarik ez badugu jaso, zure puntuak hurrengo epealdirako gordeko ditugu. Dena den, prozedura honen inguruan zalantzaren bat izanez gero, Zentralera deitu eta argituko dizugu.

ZENBAT opari aukeratu dezaket?

Lortutako puntuekin nahi dituzun opari guztiak aukera ditzakezu, beti ere, opari horien puntuen batura lortu duzun puntu kopurua baino handiagoa izan gabe. Erabili ez dituzun puntuak beste bazkide bati ere eman diezaizkiokezu.

OPARI ZERRENDA *

97 puntu

Talkie Aurikularra

68 puntu

DYA Bisera

81 puntu

DYA Txanoa

111 puntu

Kamiseta termikoa

117 puntu

DYA Buff-a

136 puntu

Rescue-Me giltzatakoa

189 puntu

CLIP Linterna imana

189 puntu

LED termoa

213 puntu

USB Linterna Frontal

237 puntu

Gerriko taktikoa

237 puntu

Pulsioximetroa

315 puntu

Trekking motxila

331 puntu

Erreminta maletina

394 puntu

Kotxe botikina

441 puntu

Aquarium sarrerak (2 pax)

552 puntu

Lo-zakua

552 puntu

Holster

567 puntu

Tornikete homologatua

594 puntu

Segurtasun botak

1.197 puntu

La Perla sarrerak (2 pax)

1.717 puntu

RAPTOR RESCUE guraizeak

1.890 puntu

Lehen Sorospen DYA ikastaroa

2.504 puntu

SIGNAL NYLON SHEATH erreminta anitzekoak

3.938 puntu

DYA Botikin hornitua

*Stockean zerbait faltan egongo balitz opariak antzeko baldintzak dituzten beste batzuengatik aldatu ahal izango dira.

Eskaera

Zure opariak web inprimakiaren bidez eska ditzakezu, maiatzaren 17a baino lehen zure hautaketa adieraziz. puntuak@DYAgipuzkoa.com helbidera eta 943 46 46 22 telefonora bidalitako bideak ere eskuragarri daude.



    Sartu hurrengo kodea: captcha