Esperientzia

1973an hasi ginenetik, larrialdiei erantzuteko, gaixotasunak prebenitzeko eta osasuna eta ongizatea mantentzeko formazioa ematen dugu.

100 profesional baino gehiago

Medikuntzako, erizaintzako, psikologiako eta beste diziplina batzuetako 100 profesional baino gehiago, irakaskuntzan eta material didaktikoak garatzen laguntzen dutenak.

Prestakuntza bonifikatua

Besteren konturako langileei zuzendutako ikastaroetarako. FUNDAEn zenbatekoaren % 100erainoko hobaria kudeatzen dugu, doan.

Kalitate ziurtatua

Gure prestakuntza UNE-EN ISO 9001 arauaren arabera ziurtatuta dago.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren akreditazioa (20-000567669).

MALGUTASUNA

  • 3 urtetik aurrera.
  • Astelehenetik igandera, edozein ordutegitan.
  • Euskaraz edo gaztelaniaz.
  • Instalazio propioak doan eskuragarri.

NABARMENDUTAKO EGITARAUAK

  • Lehen sorospenei buruzko ikastaro teoriko praktikoak.
  • Bihotz Biriketan Suspertze prestakuntzak eta Kanpoko Desfibrilagailu Erdi-Automatikoen erabilera (BBS+KDEA).
  • Autobabesa eta Lehen Sorospenak Mendian.
  • Istripuen prebentzioa.

LAGUNTZA MATERIALA

  • Ikus-entzunezko material osagarria.
  • Oinarrizko ekipamendu eta osasun ibilgailu aurreratuak.
  • Manikiak eta osasun-tekniken simulagailuak.
  • Emandako edukiak jasotzen dituzten eskuliburuak.

Gizarte bat zenbat eta osatuagoa egon,
orduan eta seguruagoa izango da bertako biztanleentzat.

Ezagutza baliagarriak

Larrialdi-egoeretan jarduten jakiteko, nahikoa da ezagutza erraz batzuk izatea bizitza bat salbatzeko.

Neurrira egindako formazioa

Metodologia eta edukiak taldera egokitzen ditugu: herritarrak oro har, partikularrak, ikastetxeak, enpresak, elkarteak…

Lehen sorospenak eta...

Baita haurtzaroko osasunarekin, nerabezaroko arriskuekin, emakumearen osasunarekin… lotutako ikastaroak ere.

On-line formazioa

Klasera joateko denbora askorik ez baduzu, on-line prestakuntza. Gehien bat on-line egiten diren ikastaro erdipresentzialak.

2025ean...

0

pertsona ongizatean, osasunean eta prebentzioan prestatuta

0

ikastaro antolatuta

0

lehen kezkuntzako ikasle, Suspertzearen inguruko 259 tailerretan prestatuta

0

pertsona Bihotz Biriken Suspertzeari buruzko prestakuntza praktikoa jasota

Informa zaitez

Arlo horietakoren batean trebatu nahi baduzu, neurrira egindako programa bat prestatu eta aholkatuko dizugu, nahi duzunean eta nahi duzun tokian, eta, jakina, baita euskaraz ere, hala nahi baduzu.

Bai partikularra bazara, bai enpresa, ikastetxe edo erakunde bat bazara, larrialdiaren eta prebentzioaren arloan dituzun prestakuntza-beharrak bete ditzakegu.

Formularioa bete eta 2 laneguneko epean zurekin harremanetan jarriko gara. Emaila jasotzen ez baduzu, spam karpeta begiratu edo 943 46 46 22 zenbakira deitu.

Harremanetan jarri

Formulario honen bidez idatz iezaguzu, laster erantzungo dizugu.





    Sartu hurrengo kodea: captcha

    Ikastaro Agenda

    Formakuntza egokiena gure agendan aurkitu edo neurrira egindako proposamen bat presta dezakegu zuretzat edo zure taldearentzat.